Osatu dute beste kurtso bat, Astigarragako Musika Eskolako ikasleek, eta ondo ospatuko dute asteburu honetan. Musika Eguna izango da larunbatean, 15garren urtez, ikasturtea festa giroan agurtzeko.
Ospakizunak, hala ere, aurreko egunean hasiko dira, ostiralean bertan. Arratsaldeko 18:30etan, kalejiran abiatuko dira trikitilariak, eta iluntzera arte luzatuko da musi–ka: Ikatza eta Bukoi tabernen terrazetan joko dute trikiti eta pop taldeek, 19:30etan hasita.
Tailerreko haurrek, elizan
Goizeko 09:30etan esnatuko du herria txistularien dianak, eta 10:00etan, elizan joko dute tailerreko haurrek.
Ondoren, kalejira egingo dute elizatik Foru plazara, AHIT taldearekin, eta bertan segiko dute emanaldiek: pop taldeak aurrena, 11:30etan, eta AHIT taldeak, Iratzar abesbatzak eta NAME Big Bandek ondoren, 13:30etan.
Festa bukatzeko, Musikatu bizitza doinua jo eta abestuko dute ikasle eta irakasleek; EMUSIK 2016 jaialdiko doinua.
Entzunaldiak, gaur
Festaren aurretik, hiruhilabeteko bi entzunaldi izango dira gaur: bateriako ikasle txikiena arratsaldeko 18:30etan; eta gazteena 19:30etan, bateria eta perkusioa jotzen.
Ekainak 12, ostirala:
18:30, trikitilariak kalejiran.
19:30, triki eta pop taldeen kontzertuak Ikatza eta Bukoi tabernen terrazetan.
Ekainak 13, larunbata:
09:30, txistularien diana.
10:00, tailerreko haurren emanaldia elizan.
10:45, AHIT taldearen kalejira elizatik Foru plazara.
11:30, Pop taldeen emanaldia Foru Plazan.
13:30, AHIT, Iratzar abesbatza eta NAME Big Band. Bukatzeko, ikasle eta irakasleek EMUSIK 2016ko jaialdiko Musikatu bizitza doinua jo eta abestuko dute.