Beteberritzen egitasmoaren bosgarren eta azken topagunea egingo da bihar Beterri garapen Agentzian (Florida auzoa, 28), 10:30etatik 13:00etara. Helburua da Beterrin berrikuntza soziala garatzea. Biharko saioan eskualdeko diagnostikoa osatu, aurrera begirako erronkak landu, topagunearen jarraipena eta funtzioak zehaztu eta prozesuaren balorazioa egingo dira. Parte hartzeko deitu 943 25 63 47ra edo idatzi: admi.beterri@hernani.eus.