CD Hernanik zozketatu ditu azken mariskadak: 852 eta 325 zenbakiak izan dira sarituak, Rioja tabernan eta Zubipeko kantinan salduak, hurrenez hurren. Itsas-bidaiaren irabazlea, berriz, 98.929 da. Bestalde, denboraldia borobiltzeko, CD Hernanik ere jaso du saria: Infantil Txiki taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du, larunbatean Arrasateri 3-0 irabazita.