Proposamenak aukeratzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 9a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak prozesu partehartzailea jarri du martxan, herritarrek au­ke­ratu dezaten 2 milioiko aurrekontuarekin zer egin 2016an.
Bi baldintza bete behar zituzten proposamenek au­rre­­ra egiteko: Foru Aldun­dia­ren eskumenekoa izatea, eta eskualde izaera edukitzea; hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea.
Guztira 72 proposamenek egin dute aurrera (www.kronika.eus webgunean ikusi daitezke). Gaur, 72 horietatik 10 lehenesteko aukera izango dute Hernani, Astigarraga, Andoain, Urnieta, Lasarte-Oria eta Usurbilgo herritarrek, Flo­rida auzoko egoitzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!