Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia azken txanpan sartu da, larunbatean jokatuko baitira finalak hiru kategoriatan. Ordura arte, final laurden eta erdietako partiduak jokatuko dira, gaurtik hasita.
Gaurtik ostegunera
Gaur, 19:00etan, final laurdenetan neurtuko dira Magi-Txema eta Arruti-Urdiain. 20:00etan, berriz, final erdiak jokatuko dituzte Lendinez-Bañales eta Cabrera-Ugaldek.
Bihar, bi final erdi jokatuko dira; 19:00etan Tejedor-Tolosa/Tejedor-Tejedor; eta 19:45etan, Ezeiza-Estefano/ Imaz-Elizalde.
Ostegunean, berriz, final erdietan neurtuko dira Goia eta Zurutuza, gaurko final laurdenetako irabazleen aurka.
Finalak, larunbatean
Larunbaten jokatuko dira hiru finalak: 17:00etan, bigarren mailakoak; 18:00etan, neskenak; eta 19:00etan, aurreneko mailakoak: Elejalde-Navarro/ Ramos-Zubimendi.