Datorren ikasturtean mantentze gimnasia egin nahi duenak hilaren 17tik aurrera izango du izena emateko aukera. Mantentze gimnasia urritik ekainera ematen da. Izen ematea 16:00etatik 18:00etara egin behar da, elkarteko bulegoan. Bestalde, irailaren 21etik 27ra Huelvara irteera antolatu dute. Bidaiara joan nahi dutenek izena eman behar dute hilaren 12tik aurrera, elkarteko bulegoan, 16:00etatik 18:00etara.