«Tailerrak dira leiho txikiak, printzak jasotzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 9a, 02:00

­Zazpi urte inguru daramazki Enara Goikoetxea hernania­rrak medikuntza alternati­boaren inguruan lanean, eta egin duen ibilbidean zehar landutako gaiak bildu eta proiektu bat sortu du: Bizitza Kontzientzia Sortuz.
Hernaniko Sananda Zen­troan ari da proiektu horren bueltan sortutako tailer eta hitzaldiak ematen, doan. Saio libreak dira, baina komeni da, badaezpada, tokia erreser­ba­tzea: 652 734 068/652 734 067/ 649 700 762/sanandacen­tro@hotmail.com.

Bizitzako faseak biltzen dituzten tailerrak
«Nire ibilbidearen laburpen bat da proiektua», azaldu du Goikoetxeak. «Fase askotatik pasa izan naiz bizitzan zehar, guraso izatea ere bizi izan dut,  eta tailerrak dira leiho txikiak, jendeak printza txiki batzuk jaso ditzan. Gauza praktikoak eta teorikoak lantzen ditut».

Nola eragiten digute bizitzen ditugun etapek?
Datozen saioetan landuko da nola eragiten diguten bizitzan ze­har edonork bizi dituen eta­pek. Batetik, Bizitzaren Zu­hai­tza izeneko 5 krisiak eza­gu­ta­ra­ziko dira: jaiotza, nera­be­za­roa, guraso izatea, aiton-amo­nak izatea eta heriotza. Bes­te­tik, landuko dira haur­du­nal­di­ko momentu sakra­tu­ak, aita-ama-seme-alabaren ar­tean osatzen den hirukotea, eta ama izatearen kontzien­tzia.
Bestalde, emozioek gure gorputzean eta organoetan du­ten eragina aztertuko da, eta hainbat emozioren aurrean nola erreakzionatzen dugun ere landuko da. Azkenik, ugalkortasun ezaren zergatiak ezagutu eta aurre egiten irakatsiko da.

Ekainak 12, ostirala
19:30etan, Hitzaldia: Bizitza sortuz. Haurtxoaren proiektua.
Ekainak 14, igandea
10:00-11:30, Tailerra, familian: Emozioak gorputzean. Ezagutu eta askatuz.
11:30-13:00, Tailerra: Adimen emozionala. Bihotzeko burmuina.
16:00-18:00, Hitzaldia: Orain datozen umeen bidelagun izan.
Ekainak 19, ostirala
19:30, Hitzaldia: Ugalkortasun eza. Haurdunaldia eragozten duten oinarrizko nozioak.
*Sananda Zentroa: Latsunbe Berri 2.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!