Hernani Erabaki partehartze prozesuaren aurreneko fasea, proposamenak biltzearena, bukatu da. Apirilean zehar 130 proposamen egin dituzte herritarrek, 2016ko Udal Aurrekontuetan sartzeko. Orain, proposamen horien artean aukeratzeko zein irizpide erabili zehaztu nahi da.
Eztabaida irekia, bihar
Biharko saioa Irizpideen inguruko eztabaida izango da. Hau da, herritar guztien artean erabaki nahi da zein irizpide erabiliko diren proposamenen artean aukera egiteko. 18:00etan izango da, udaletxean.
«Nola adostu zein proposamen txertatuko ditugun 2016ko Udal Aurrekontuetan? Larrienak direnak? Herritar gehienengana iristen direnak? Aurreko urteetan inbertsiorik izan ez dutenak? Galdera horiei erantzun beharko diegu», azaldu du Udalak.