Auzo-konpostari buruz informatzeko, hiru bilera eginen dira gaur udaletxean. Zer da auzo-konpostajea? Zergatik konpostatu behar dugu? Ba al duzu konpostajearen inguruan zalantzarik? Galdera horiei buruzko azalpenak emanen dituzte eta beste hainbat zalantza argitzeko aukera ere izanen da.
Auzo edo guneka banatu dira bilerak: 17:30etan, Idoieta; 18:30etan, Santamaria; eta 19:30etan, Txino/Goikoetxea.
Herritarrei, animatzeko eta azaltzeko dei egiten diete.