Giro ezin hobean agurtu zituzten jaiak, datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 8a, 02:00


Gozatu ederra hartuak dira Osiñagako auzotarrak, asteburuan. Ekitaldiz betetako egunak izan dituzte, auzoko festak ospatzeko intentzioarekin. Atzoko ekitaldi nagusia eguerdian egindako bazkaria izan zen. Auzotarrak elkartzeko aitzakia perfektua izaten da bazkaria, eta hala, elkarren berri izan eta une atsegina pasatzeko tartea izaten dute. Goizean auzotarrak izan zituzten gogoan beheko zubian; eta arratsaldean abere dema ikusgarria jokatu zuten. Bertsoak eta trikiti doinuak ere, ez ziren faltatu atzokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!