Altzueta, azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015eko ekainaren 8a

IHES egin dio txapelak beste urtebetez, Hernaniko Altzueta sagardotegiari. Gipuzkoako Foru Al­dun­diaren Sagardo Txapelketako finala jokatu zen larunbatean Donostian, eta sei sagardotegik zuten finalerako pasea; tartean, Altzuetak. Sagardo onenaren saria Astigarragako Gar­tziategik jaso zuen. Altzueta bigarren sailkatua izan zen, bosgarren aldiz. Hirugarren Gaztañaga geratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!