ataunen bukatu zen larunbatean Gipuzkoa Bertsotan, hau da, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. 74 bertsolarik hartu dute parte aurreneko kanporaketa honetan, eta 30ek egingo dute aurrera. Hernaniko Bertso Eskolako hiruk lortu dute, hain lehiatua egon den pase hori: Eli Pagola ereñotzuarrak, Asier Azpiroz zubietarrak eta Unai Gaztelumendi añorgarrak.
Irailean, martxan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 20an hasiko da