Bueltako partiduan eman beharko du dena, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 8a, 02:00

Zail jarri zaio Herriarteko kanporaketa Hernaniri. Final laurdenetan da txapelketa, eta Hernanik, Tolosaren kontra neurtu berri ditu indarrak. Beotibarren jokatu zen joaneko partidua, eta tolosarrak nagusitu ziren 2-1.
Kadete eta jubeniletan Tolo­sako bikoteak izan ziren nagusi: Morales-Jauregi 22, Agirre-Lazkano 16; eta Egiguren-Beloki 22, Cisneros-Rodriguez 13. Se­nio­r­retan, Errazkin eta Otaegik hu­tsean bukatu zuten, Arrieta eta Lizeagaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!