Tolosari irabazi, eta pausu bat gehiago ematea da Hernaniren helburua. Beotibarren dute joaneko partidua gaur, 11:00etan hasita. Ez dute lan erraza izango hernaniarrek. Kanporaketa «berdindua eta zaila» espero dute, eta horregatik, herritarren babesa eskatu dute. Gaur, bestalde, Berria Txapelketako azken final laurdena jokatuko da Hernanin, 10:45etan. Nafarroako bi talderen artean izango da lehia: Iruñako Oberena eta Doneztebeko Erreka.