Festak ez du etenik Osiñagan. Atzoko giro onari segida eman, eta gaur ere izango da zerekin gozatu. Xaprek izango du eguna girotzeko ardura, eta gerturatzen diren guztiek disfrutatzekoa. Auzokoak gogoratuz hasiko dute eguna, beheko zubian. Arriatsura bueltan, Peñagarikano eta Telleriaren bertsoek eta pelota partiduek markatuko dute, eguerdia. Eguneko ekitaldia, auzo bazkaria izango da; aitzakia ederra, juntatu eta elkarren berri izateko. Eta arratsaldean ere izango da festarako tartea: abere dema berezia eta dantzaldia dira, bi planak.
Gaurko egitaraua
Egun osoan zehar, Xapre arituko da giroa alaitzen
12:00, Auzokoak gogoratuz, beheko zubian.
12:30, Gazteen arteko pelota partiduak.
13:00, Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
14:00, Bazkari herrikoia, Arriatsun.
18:00, Abere desafio berezia. Imanol Paollaren zaldia, Lasarteko Telleriaren idiaren aurka.
20:00, Dantza Xaprerekin.
*Erakusketa: Osiñaga auzoko argazkiak eta eskolako ikasleen argazki zaharrak egongo dira ikusgai, Arriatsu eskolako sarreran.