Datorren ikasturtean, 2015-2016 denboraldian, Hernaniko igeriketa taldeko kide izan nahi dutenek orain dute probak egiteko garaia. Ekainaren 19ra arte egingo dituzte Kiroldegiko igerilekuan, egunero. Jon Anderren galdera egin behar da, 18:00etatik 19:30etara.
Deialdi irekia, probatzeko
Igeriketa elkartetik azaldu dutenez «proba hauek ez dira zailak, igerilariak zein maila duten ikusteko balio dute. Helburua da, entrenamendu taldeak hobeto egin eta antolatzea».
Probak egin ditzakete 2007 urtetik aurrera jaiotakoek: «dei egiten zaie gazte guztiei gerturatzera: igeriketa gustatzen zaienei, talde giro onaz disfrutatu nahi dutenei, txapelketetan parte hartzeko gogoa dutenei, irteerak egin nahi dituztenei...».