Erabakitze eskubidearen alde pausuak ematea da Gure Esku Dagoren helburua. Hernaniko taldeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, eta horietako bat da Joste Eguna. Aurtengo edizioa gaur izango da, eguerdiko 11:00etatik 13:00etara, Plaza Berrin. 20 laguneko taldeak osatu, eta oihalak elkarrekin josi, eta argazki bat ateratzea izan da edizio honetako helburuetako bat. Antolatzaileek eskatu dute, gaurko zitara, ahal den neurrian, oihalak bukatuta eramateko. Era berean, gomendatu dute, argazkia ateratzerakoan imaginazioa erabiltzea taldekide guztiak ateratzeko.