Nepalen izan ziren Foto-eskolako zenbait ikasle Aste Santuan, eta bertan ateratako argazkiekin, proiekzioa egingo dute larunbatean: Kultur Etxean, 19:00etan. Goizean zehar, Foru Plazan egongo dira argazkiak, ikusgai eta salgai. Bildutako dirua Nepaleko familia bati emango diote.