Pultsera, San Joan jaien harira

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Berriak elkarteak San Joan pultsera jarri du salgai, festen parte izateko asmoarekin. Adin guztietarako herritarrentzat aproposa da pultsera, silikonazkoa da, berde kolorekoa. Azaldu dutenez, ekintza aitzindaria izaki, 3.000 pultsera jarri dituzte salgai, Berriakeko taberna eta komertzioetan, euro baten truke. Bestalde, lehiaketa ere jarri dute martxan. Ekainaren 30a bitartean, Facebooken edo Instragramen  argazki bat igo behar da #SanJoanPultsera traolarekin. 100 euroko baleak zozketatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!