Joste Eguna antolatu du Hernaniko Gure Esku Dagok bihar. Plaza Berrin jarri dute hitzordua, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara. Eskatu dute, ahal den neurrian, oihalak bukatuta eramatea. Taldeen argazkiekin argazki bilduma egiteko asmoa ere badute, eta gogoratu dute, aste osoa dagoela argazkiak ateratzeko (betan ere izango da aukera).