BIZITZA kontzientea sortuz proiektuaren baitan, hitzaldi eta tailer zikloa antolatu du Enara Goikoetxeak, hilabetean zehar. Bihar zehazki, hiru tailer izango dira. 10:00etatik 11:30etara, Masaje Shantala tailerra izango da, burutik oinetara, haurrari bere gorputza eta autonomia konkistatzen laguntzeko. 11:30-13:00 ordutegian, Masajea familian tailerra antolatu dute, tentsioak askatzeko. Eta 16:00etatik 18:00etara, Erditze memoria garbitu tailerra izango da.
Irekiak dira guztiak, eta nahi duenak borondatea eman dezake lekuaren gastuak osatzeko. Sananda zentruan dira, Latsunbe Berri 2 helbidean.