Urteroko zita bihurtzen ari da Altzueta sagardotegiarentzat Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Txapelketa. Zortzi aldiz iritsi da final haundira, eta azkeneko lauak gainera, jarraian izan dira. Gaurkoa XIVgarren edizioa izango da, eta Altzuetako sagardoak beste bost sagordotegiren artean konpetitu beharko du. Helburua da, sagardo onenaren txapelarekin itzultzea. Donostiako Euskal Gastronomia elkartean egingo da dastatzea, eta bertan aukeratuko da 2015eko Gipuzkoako sagardo upategi onena.
30 sagardogile baino gehiago
Lehiaketara 30 sagardogile baino gehiago aurkeztu dira, eta soilik seik lortu dute finalerako sailkapena: Altzuetak, Aburuzak, Begiristainek, Gartziategik, Gaztañagak eta Olagik. Elaborazio lana eta botilaratutako sagardoaren kalitatea klabea izan dira, finalerako pasean.
«Txapela janzteko ilusio haundia dugu»
Azken bi urteetan azpitxapeldun izan da Altzueta eta hala azaldu diote Kronikari: «azken bi urteetan bigarren saria eskuratu eta gero, txapela janzteko ilusio haundiarekin goaz aurtengo finalera».