Plaza Berri gaur irekiko dute, lurra aldatuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

herritarrek Plaza Berriko lurra aldatzea eskatu zuten 2015eko aurrekontu parte­har­­tzaileetan. Helburua zen, bertako zuloak saihestea eta Andrekaleko eta Kale Nagu­siko lurrarekin aldera­tzea. Udalak Kronikari jaki­narazi dionez, lurra aldatu dute, eta gaurtik aurrera zabalik izango da, berriz ere: «2015ko aurrekontu parte­har­tzai­leetan herritarren aukera­tutako beste pro­posamen bat bukatuko da».
Bestalde, Udalak jaki­narazi duenez, lurra al­da­tzeko lanak aprobetxatu, eta beste proposamen bat au­rre­ra eraman da: «bertako argiz­­tapena hobetu da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!