Iurramendi, Gaztelumendi, Osa eta Azpirozek, azken saioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

iraulio Panttalone Bertso Es­kolako zortzi bertsolari ari dira Gipuzkoa Bertsotan txapelke­tan; hau da, Gipuzkoako Ber­tsolari Txapel­ketako sailkapen fasea jokatzen. Maiatza hasie­ran hasi ziren saioekin, eta gaur jokatuko dira azken biak. Ataunen izango dira bi saioak, goizez, 11:30etan eta arratsal­dez, 17:30etan. Goizean, Oier Iurra­mendi hernaniarra ariko da, beste bostekin batera. Arra­tsaldean berriz, zortziren ar­tean izango da lehia, eta tartean izango dira: Unai Gaz­telumendi, Iker Osa eta Asier Azpiroz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!