Txakolin dastaketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

txakolin dastaketa antolatu dute gaur Santa Barbara elkartean. Getariko txako­li­nak baditu izena eta izana, eta horixe probatzeko aukera jarri nahi dute gaur. Agerre, Amestoi, Santarba eta Ulacia­ko txakolindegietako  txako­li­na probatzeko aukera izango da, 12:30etatik aurrera.
Eta edana bakarrik ez, jatekorik ere izango da: jildak, txorizo egosia, txan­pinoiak...
Santa Barbara elkartetik gogoratu dute, urteroko festa izaten dela hau: «iaz bezala, elkarte atariko terrazara atera nahi dugu berriro ere. Festa eta giroa herri­tarren­gana gerturatu nahi ditugu». Beraz, herritar guztiak gon­bidatuta dituzte gaurko hitzordura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!