Sukaldaritza makrobiotiko ikastarorako, izenematea bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Datozen bi asteazkenetan, sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa emanen dute Umore Ona elkartean. Ekainaren 10ean eta 17an izanen dira saioak, 18:00etatik 21:00etara, eta Gorka Gereñok emanen du. Apuntatzeko, bihar da azken eguna, Amaia kafetegian: elkarteko bazkideek 20 euro, bazkide ez direnek 25 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!