Txapelen jokoan da berriro Aimar Olaizola. Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatuko du beste behin, Oinatz Bengoetxea leitzarraren kontra.
Ez zeukan bide erraza goizuetarrak, baina ondo nagusitu zitzaion Juan Martinez de Irujori, finalerdian, partidu haundia jokatuta; 22-15 irabazi zuen Olaizolak. Oso partidu gogorra izan zen, abiadura haundikoa eta airez asko jokatu zutena. Eta horrela jokatuta, gutxien huts egin zuenak irabazi zuen.
Finala, datorren igandean
Datorren igandean jokatuko du finala, ekainak 14an, arratsaldeko 17:00etan. Bilboko Bizkaia pilotalekuan izanen da, eta sarrerak salgai daude interneten: www.aspepelota.com eta www.asegarce.com.
Euskal Telebistak ere zuzenean emanen du finala, bere 1go katean.