Ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten ostegunean, Goizuetako Musika Eskolako ikasleek. Guztiek erakutsi zituzten bere gaitasunak, instrumentu ezberdinekin. Udaletxeko atarian jo zituzten gitarra, trikitixa, pianoa edota bateria, eta kantuan ere aritu ziren. Jendez bete ziren arkupeak, ikasleek prestatutako piezak entzuteko.