Bosgarrenean moztu zuten ratxa

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Ostegunean bukatu zen Goi­zuetaren ratxa, Herriarteko Txapelketan. Aurreneko lau jardunaldiak irabazi ondoren, galdu egin zuten bosgarrenean, Ultzamaren kontra (3-1), Goizuetako pilotalekuan.
Aizkorbe eta Apezetxeak lortu zuten garaipen bakarra, infantil mailan (18-1). Gaine­ra­koan, Apezetxea anaiek 14-18 galdu zuten alebinetan; Sala­be­rriatarrek 18-22 jubeniletan; eta nagusietan, Zabaletak eta Narbartek 10-22 galdu zuten.
Aurreko asteburuan, berriz, Lekunberrin nagusitu ziren goi­zuetarrak (1-3). Apezetxea anaiek 18-17 irabazi zuten, Aizkorbe-Apezetxeak 18-4, eta Salabe­rri­atarrek 22-8. Nagu­si­e­tan galdu zuten Zabaleta eta Narbartek, 11-22.

Tolosan, gaur
Pilotari goizuetarrak Tolosan izanen dira gaur, lau t’erdiko San Joan torneoa jokatzen, 11:00etan. Apezetxea, Alberdi azkoitiarraren kontra ariko da; eta Salaberria, Exposito añorgarraren kontra.
Bihar, berriz, Berria Txa­pel­ke­tan ariko da Iker Salaberria, Doneztebeko Erreka taldearekin, 10:45etan Hernanin. Gas­kuerekin jokatuko du, Iruñako Oberena taldeko Mata eta Cordonen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!