Hernaniko igeriketa taldea hasi da frogak egiten, ekainaren 19ra arte, datorren denboraldian taldean egon nahi dutenentzat. Nahi duena, pasa dadila kiroldegitik, 18:00etatik 19:30etara, eta Jon Ander entrenatzaileagatik galdetu. Ez dira froga zailak, eta dei egin diete 2007 urtea baino lehen jaiotako guztiei, animatzeko.