Eskolarteko Euskal Jokoak izan ziren aurreko larunbatean Donostian, eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten, joan ziren lau judoka hernaniarrek: txapeldun izan ziren Intza Etxeberria eta Ainara Eizagirre, eta zilarrezko domina lortu zuten Maider Unanuek eta Irati Ferreirok. Bestalde, zabalik dago datorren urterako matrikula epea, 6 urtetik gorakoentzat: 658 881 112 judohernani@gmail.com edo kiroldegian, astelehen-ostegun, 17:00etatik aurrera.