Kirola eta festa bat, denboraldia agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Bi urte beteko dira bihar, Hernaniko Eskubaloi Taldea martxan jarri zutela berriro, eta ospatzeko, kirola eta festa elkartuko dituzte, eta egun osoko plana antolatu dute.
Goizean, bi partidu izango dira kiroldegian: Hernaniko infantilak, Gipuzkoako selekzioaren kontra jokatuko du 10:00etan, denboraldia buka­tzeko; eta 11:30etan, maila haundiko bi talde ariko dira: Helvetia Anaitasuna talde profesionala, eta Zumaiako Pulpo jubenila, Estatuko azpi­txapelduna.

Luntxa, bazkaria eta jokoak
Partiduen ondoren, luntxa egingo dute, Atsegindegiko bazkariari bidea egiteko. Pae­llada antolatu dute 14:00etan, eta mus txapelketa eta haur jolasak izango dira ondoren. Denbo­ral­di ho­netan esku­­baloiaz gozatu duten guztiak gonbidatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!