Erremonteko Promozioko Txapelketa hasiko da asteburu honetan, eta bertan izanen da Aritz Zubiri goizuetarra ere. Ansa II debutariarekin ariko da Zubiri, beste bost bikoteren kontra. Ligaxka jokatuko dute aurrena, bi taldetan. Ansa IIk eta Zubirik, Ezkurra II-Zaldua eta Segurola-Larrañaga izanen dituzte aurkari, fase honetan. Gaur jokatuko dute ligaxkako aurreneko partidua beste bi bikoteek, 16:00etan Galarretan, eta datorren ostegunean izanen du estreinakoa goizuetarrak.
Txapelketara, sasoi onean iritsiko da Zubiri, hirugarren izan baita maiatzeko erregulartasun rankingean, B taldean.