Artikutzako parke naturalean barrena, zeharkaldi ederra

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Mendiko bizikletaz beteko da Iskibi kanpina, 6garren urtez, BTT zeharkaldiarekin. Bihar eginen dute, goizeko 09:00etan abiatuta, eta bi ibilbide izanen dira aukeran: 30 kilometroko laburra, 1.050 metroko desnibel metatuarekin; eta 43ko luzea, 1.360 metro igota.
 Aurten, gainera, Artiku­tzako parke naturalean barrena ere ibiliko dira. 12 kilometro eginen dituzte, xenda eder batetik: «beraz, aukera ederra izanen dute parte hartzaileek, Euskal Herriko txoko zoragarri hori ezagutzeko», azaldu dute antolatzaileek.

Izenematea, gaur interneten eta bihar ordubete lehenago
Parte hartu nahi duenak, bi aukera dauzka izena emateko: www.kirolprobak.com web orri­an gaur, gaueko 21:00ak arte, 12 euroan; eta bihar Iskibi kanpinean bertan, 08:00etatik aurrera, 16 euroan.
Derrigorrezkoa izanen da kaskoa jartzea, eta parte har­tzaile guztiek izango dute asegurua, izen ematearen truke.
Ibilbidean zehar, bi jan-edan postu egonen dira. Helmugan, berriz, luntxa, opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera izanen dituzte.

Lo egiteko aukera eta bazkaria
Eskaintza berezi bat ere egin diete parte hartzaileei: doan lo egiteko aukera izango dute kanpinean, gaur gauean.
Bihar, berriz, bazkari berezia prestatu dute, lasterketaren ondoren, bertan bazkaldu nahi dutenentzat. 12 euro izango dira menua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!