Bertso afaria Kontsejun, Laburu eta Agirrerekin

Kronika - Erredakzioa 2015eko ekainaren 6a

Bertso artean, otordu ederra eginen dute gaur, 20:30etan, Kontsejun. Bertso afaria antolatu dute, Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariekin.
Txartelak salgai daude, 25 euroan, eta apuntatu nahi duenak, Kontsejura jo edo telefonoz deitu behar du: 948 51 42 79 edo 619 324 510.
Astigartarrak eta hernaniarrak jarriko dituzte bertsoak, afari ederraz gozatzen duten bitartean: entsalada, perretxiku eta urdaiazpiko nahaskia, bakailu ajoarrieroa, redondoa saltsan, postrea eta kafea, eta edaria sartzen dira menuaren prezioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!