Astigarte pintura elkarteko kideek artelan ederrak egin dituzte ikasturte osoan zehar, eta lehengo astean erakusketa jarri zuten Joseba Barandiaran plazan, egindako lanak erakusteko. Maila politeko pinturak ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren astigartarrek, eta gaztetxoenek margo tailerra izan zuten, etorkizuneko koadro apainak egiten ikasten hasteko.