Udaberri Txapelketako aurreneko postua lortu dute Mundarro-La Salleko kadete neskek, lau partiduak irabazita. Kadete mutilek ere lau partiduak irabazi dituzte, baina bigarren postuan bukatu dute. Azken partiduan 50-48 bukatu zuten neskek, Summa Aldapeta Bren kontra. Mutilek, berriz, 55-50 irabazi zioten Aloña Mendi taldeari.