Ekintza piloa prestatu dituzte Astigarragako Gaztelekuan, udaran ere ederki pasatzeko.
Ekainaren 21era arte hileroko ekintzekin jarraituko dute, eta 22tik aurrera, uztaila bukatu arte, udako egitarau berezia izango da.
Hainbat ekintza, eta Lagunki, ekainaren 21era arte
Gaurkoa, kirol eguna izango da; bihar, Zuloak dokumentala jarriko dute; hilaren 13an, krepe gaziak egiteko sukaldaritza tailerra izango da; hilaren 14an, komunikazio jolasak; hilaren 20an skate parkera joango dira; eta hilaren 21ean Killer Karaokea egingo dute. Aste egunetan, berriz, lokala irekita egongo da, ohiko ordutegian.
Uztailean ere, ekintza ugari
Ekainaren 22tik aurrera, berriz, udako egitarau berezia izango da Astigarragako Gaztelekuan, astelehenetik ostiralera, uztailaren 30era arte. Ohiko ordutegia 11:00etatik 14:00etarako izango da, baina egunpasak egiten direnean, beste ordutegi bat jarriko da.
Egun bakoitzerako prestatu diren ekintzak ikusteko, sartu www.kronika.eus webgunean.
Ekintzak doan, egunpasak izan ezik
Gaztelekua 12-18 urte bitarteko gazteei bideratuta dago. Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan, 616 599 334 telefonoan edo gazteinfor@astigarraga.net helbide elektronikoan.
Antolatu dituzten ekintza gehienak doan izango dira. Irteera egunetako ekintzak bakarrik ordaindu beharko dira: Hernaniko igerilekura goiz pasa (5 euro), Pasai Donibanetik Pasai San Juanera txalupaz joatea (1 euro), Santa Klara uhartera irteera (5 euro), eta Arcachonera egun pasa (25 euro).