Merienda eta jolasak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Euskera praktikatzeko asmoz, urte osoan zehar astero elkartu dira hainbat euskaldun zahar eta berri, Gurasolagun izeneko egitasmoaren bueltan. Ikasturtea, ordea, bukatu da, eta elkar agurtzeko festa egingo dute ostegunean, 17:00etan hasita, Txomiñenea frontoiko kioskoan. Merienda eta jolasak izango dira, guraso eta haurrentzako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!