Musika Eguna antolatu du Norberto Almandoz Musika Eskolak ekainaren 12 eta 13rako, eta gaur entsaio orokorra egingo da, arratsaldeko 16:00etan, Musika Eskolan bertan. Bestalde, ikasleak ikasturte bukaerako entzunaldiak ematen ari dira, eta datorren astean beste hiru saio izango dira: astelehenean, 18:45etan organo eta piano ikasleek joko dute, eta asteazkenean, bateria eta perkusio ikasleek; 18:30etan gazteenek, eta 19:30etan helduxeagoek.