Marka politak eginda itzuli ziren etxera lehengo asteburuan Donosti Berri taldeko txirrindulariak. Tartean, gazte astigartarrek lan majoa egin zuten.
Zumaian txapeldun
Gipuzkoako taldekako erlojupeko probak jokatu ziren igandean Zumaian, kadete eta jubenil mailetan, eta podiumera igotzea lortu zuen kadeteen taldeak, aurreneko postuan. Donostia eta Hernaniko txirrindulariekin batera osatu zuen talde hori Urko Semperena astigartarrak.
Jubenilek ere lan polita egin zuten, baina 30 segunduren aldearekin, 4garren postuarekin konformatu behar izan zuten, podiumetik kanpo.
Telmo Semperena ere fin, Zarautzen eta Eskolartekoan
Bestalde, larunbatean Zarauzko Sari Nagusia jokatu zuten Donosti Berriko txirrindulariek, eta Telmo Semperena astigartarrak 4garren postua lortu zuen.
Igandean, berriz, Donostian jokatu zen Euskadiko Eskolarteko Txapelketan izan ziren Fullgaseko txirrindulariak, eta hemen ere fin asko ibili ziren Telmo Semperena gaztea: ginkanan 4garren egin zuen; ibilbideko proban 31garren; eta sailkapen konbinatuan 9garren postua lortu zuen.