Asteartean bilduko da Santio Jaietako Batzordea, eta herritarrei parte hartzeko deia egin zaie; arratsaldeko 19:30etan hasiko da bilera, udaletxean.
Programen diseinuak aukeran
Bestalde, Santiotako egitaraua inprimitzeko hainbat diseinu daude aukeran, eta herritarrek gehien gustatzen zaiena aukeratu ahal izango dute asteartera bitartean. Diseinuak ikusi eta gustokoenaren alde bozkatzeko, Kultur Etxetik pasa.