Tolosaren kontra bihar, final laurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Beste pauso bat eman nahi du Hernanik bihar, Herriarteko Txapelketan. Tolosaren kontra jokatuko du, 11:00etan Beotibar frontoian, final laurdenetako joanekoa.
Ez dute lan erraza izango hernaniarrek. Kanporaketa «berdindua eta zaila» espero dute, eta horregatik, herritarren babesa eskatu dute.
Kadeteetan, oso antzeko maila dute bi taldeek. Jube­ni­letan, berriz, oso partidu zaila dute Cisneros eta Rodriguezek, Egiguren eta Belokiren kontra. Eta nagusietan, aldiz, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga faborito izango dira, Peña eta Errazkinen aurrean.

Berria Txapelketa, Hernanin
Bestalde, Berria Txapelketaren azken final laurdena jokatuko da Hernanin, bihar 10:45etan. Nafarroako bi talde indartsu ariko dira lehian: Iruñako Obe­re­na eta Doneztebeko Erreka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!