Festa ostegunean, eta izena emateko aukera zabalik, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Euskeraz dakitenak eta ikasi berri dutenak elkartzen dira Mintzalagun egitasmoaren bueltan, ikasitakoa praktikan jartzeko. Ikasturtea buka­tzear dago, eta horregatik, omenalditxoa egin nahi diete mintzalagun guztiei, datorren ostiralean, 19:30etan Joseba Barandiaran plazan. Bestalde, ikasturte berrirako ere irekita dago izenematea. Informazioa jaso eta izena emateko AEKtik pasa: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!