Hernanialdeko AEK euskaltegiko ikasle, irakasle eta lagunak Bernedon izan ziren lehengo asteburuan, ikasturte amaiera ospatzeko. Eguraldia lagun, ekintza ugari egin zituzten: parkean piknika egin, txondorra eta karobia ikusi, jolastu, Izki parke naturalean barrena ibili eta Muela tontorrera igo... Asteburu osoan zehar elkar hobeto ezagutu eta harremanak sendotzeko aukera izan zuten; eta, noski, baita ikasitako euskera praktikan jartzekoa ere!