Betiko plan polita, betiko giro ederra... eta ezer ez da faltako jaietan!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Ohitura den bezala, bizikletan hasiko dituzte jaiak, Osiñaga­ko auzotarrek, goizeko 10:00e­tan. Eta gainerakoan ere, urteroko egitarau betea izango dute, beste urte batez. Ez dira faltako bazkariak, herri kirolak, ber­tso­lariak eta Imanol Paolla­ren desafio berezia; eta ez dira fal­tako, belarriak goxatzen, Laiotz taldea eta Xapre triki­ti­la­ria.
Auzoan zehar bizikleta buelta egin, eta hamaiketako goxoa bukatuta, txupinazoa bo­tako dute 12:00etan, eta segidan hasiko dira haurren­tza­ko jolasak. Ondoren, baz­ka­ria egingo dute auzotarrek.

Sagardo eta bakailu dastaketa, arratsaldean
Hutsunerik gabea prestatu dute arratsaldea, gaur. Herri kirolekin hasiko dira, bi kua­drilaren arteko desafioarekin: aizkoran, txingetan, harri­ja­sotzen... aritu beharko dute. Hernaniko bertso eskolako­ek jarriko dute umorea, ondo­ren, sagardo eta bakailu dasta­ke­tari bidea egiteko.
Iluntzean, Laiotz taldeak ez dio hutsik egingo zitari, eta afalorduan eta gauean, dan­tzan jarriko ditu auzotarrak.

Abere desafio berezia, bihar
Auzotarrak gogoratuz hasiko dute biharko eguna, beheko zubian, eta pelotan ariko dira gazteak, ondoren. Bazkalordua gertu dela, bertsotan arituko dira Peñagarikano eta Telleria, eta Arriatsun izango dute zita, bazkari herrikoiaz gozatzeko.
Arratsalderako, berriz, bere desafio berezietako bat pres­tatu du Imanol Paollak. Aur­ten, bere zaldiak eta Lasarteko Telleriaren idiak neurtuko dituzte indarrak, plaza gehiago zeinek egin. Xaprek jarriko du musika egun osoan, eta baita ilun­tze­an ere.

Eskola berritzen, auzolanean
Azken bi edo hiru urteotan, Arriatsu eskola berritzen ari dira, eta hainbat lan egin dituzte auzolanean, eskolaren egoera hobetzeko. 

OSIÑAGAKO FESTAK

GAUR
10:00, Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa izango da Arriatsun, parte hartzaileentzat.
12:00, Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.
14:00, Bazkaria, auzotarrentzat.
17:30, Herri kirolak; zein baino zein, bi kuadrilen arteko desafio ikaragarria: aizkora, txinga, harrijasotzaileak, motozerrarekin lana...
19:00, Bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin.
Ondoren, Sagardo eta bakailu dastaketa. Bitartean, auzoko trikitilariak arituko dira.
20:30-22:00, Dantzaldia Laiotzekin.
00:30, Laiotz, berriro.


BIHAR
Egun osoan zehar, Xapre arituko da giroa alaitzen
12:00, Auzokoak gogora­tuz, beheko zubian.
12:30, Gazteen arteko pelota partiduak.
13:00, Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
14:00, Bazkari herrikoia, Arriatsun.
18:00, Abere desafio berezia. Imanol Paollaren zaldia, Lasarteko Telleriaren idiaren aurka.
20:00, Dantza Xaprerekin.
*Erakusketa: Osiñaga auzoko argazkiak eta eskolako ikasleen argazki zaharrak egongo dira ikusgai, Arriatsu eskolako sarreran.

 

Auzoa eta eskolaren historia, argazkitan

Erakusketa jarri dute Arriatsu eskolako sarreran, Osiñagako etxe eta baserrien eta eskolatik pasatako ikasleen argazkiekin.

Auzoaren historiari errepaso sakon bat emango diote, Osiñagako jaietan. Gaur es­treinatuko dute argazki erakusketa, Arriatsu eskolako sa­rre­ran, eta pilarika egunera arte egongo dira ikusgai.
Bertan jarriko dituzte, pa­nel haundi batean, auzoko etxe eta baserrien argazkiak, 60 bat argazki denera.

Eskolatik pasatako ikasle taldeen argazkiak ere bai
Baina besterik ere izango da ikusgai. Arriatsu eskolan ibilitako ikasleen argazki zaharrak bildu dituzte, bi hilabeteko lanarekin, eta horiek ere jarriko dituzte. Zortzi talderen argazkiak egongo dira, bertan azaltzen diren ikasleen izenak eta guzti. Denetan zaharrena, eskolaren aurreneko ikasle taldearena da, 1933-1934 ikasturtekoa; berri­ena, berriz, 1969 ikasturteko taldearena.
Eta taldeko argazkiez gain, ikasleen argazki indibidualak ere badaude. Guztira, beraz, 200-250 ikasle azalduko dira argazkitan, eta guzti-guztiak, bere izenarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!