Astigar Dantza taldearen eskutik, Plaza Dantzak ikasi eta praktikan jartzeko beste saio bat izango da bihar, eguerdiko 12:30etan, Joseba Barandiaran plazan. Ikasturte honetako azken saioa izango da.
Beti bezala, dantza taldeko kideak bertan izango dira, pausuak irakasteko. Denetik dantzatu ahal izango da: muxikoak, jauziak, branlea, fandangoa eta arin-arina... Saio irekiak dira.