«Herri eskolak aukera eman digu herrian zentratzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Hamasei urte daramazki Itsaso Alkortak zuzendari lanetan; azken hau, Astiga­rragako Herri Eskolaren au­rreneko zuzendari izanez.
Aurreneko ikasturte honen «balorazio oso positiboa» egin dutela azpimarratu du. «Au­kera eman digu herrian zentratzeko eta elkarlanean ari­tzeko Udalarekin eta herriko eragileekin».
Ikasturtea bukatzearekin batera, eskolak ematera itzuliko da Itsaso Alkorta, lehen hezkuntzan, eta Sagra Crespo izango da zuzendaria datozen bi urteetan.

Bakoitzak bere bidea
Ikasturte hau hasi aurretik, Astigarragako eskola Martu­teneko Arantzazuko Ama ikastetxearekin zegoen lotuta. «Orain arte sekulako ahalegina egin izan dugu bi zentroetako proiektuak koordinatzen, irizpideak bateratzen... Eta orain, bakoitzak bere bidea egin dezake. Horrela, lehen sartzen genituen ordu horiek beste gauza batzuetara bideratzeko aukera daukagu», azaldu du Alkortak.
Horrexegatik, hain zuzen, herrian zentratu direla azpimarratzen du. «Giza baliabideak dezente irabazi ditugu, eta, gainera, bakarrik Astiga­rragarako egon dira. Orain, adibidez, jaialdi guztiak he­rrian egiten ditugu: ikastolako eguna, Santo Tomas feria, Iñauteriak... Familientzako ere hobea da herrian geratzea; lehen Martutenera joan behar izaten zuten».

«Eskola haunditzeko obrak hasi dira, eta garbi esan dezakegu astigartar guztientzako adina toki izango dugula, zerbitzu guztiekin, eta hobekuntza nabarmenekin».

Obrei esker, «hobekuntza nabarmena»
Bestalde, Astigarragako Herri Eskola haunditzeko obrak ere azpimarratu nahi izan ditu egungo zuzendariak.
«Eskola haunditzeko obrak hasi dira, eta garbi esan dezakegu astigartar guzientzako adina toki izango dugula, zerbitzu guztiekin, eta hobekun­tza nabarmenekin. Eraikin berrian 2 jangela izango dira, eta baita areto nagusi eder bat ere».

56 ikasle berri, datorren ikasturtean 
Herri Eskola sortu izanak az du aldaketa haundirik eragin matrikulazio kopuruan, Alkortaren esanetan.
«Astigarragako umeen %75 herriko eskolan matrikula­tzen dira. Ez dugu alderik nabaritu lehengo eta oraingo datuetan. Datorren ikasturterako 56 umek eman dute izena 2 urteko geletarako. Dagoeneko 600 ikasle ingurura gerturatzen ari gara».
Haur hezkuntzan 3 linea dituzte kurtsoko. «2-3 linea daukazgu kurtsoko. Haur Hezkuntzan 3. Eta urte gutxitan hirukoiztuta egongo dira denak». Irakasleak, berriz, 42 dira guztira.

Sagra Crespo, zuzendari berria
Aurtengoarekin, 16 urte pasa ditu Itsaso Alkortak zuzendari lanetan, eta testigua beste bati pasatzeko ordua iritsi da. Datozen 2 ikasturtetan Sagra Crespo izango da Astiga­rragako Herri Eskolako zuzendaria. «Hainbeste urteren ondoren badaukat gogoa nere gelatxora itzultzeko, eta lasaitasun pixka bat hartzeko!». yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!