Udako oporrak gertu dira, eta beraz, ikastetxeak ari dira ikasturte bukaerara iristen. Inmakulada eta Langilek bihar dute, ospatzeko asmoa. Kurtso bukaerako festa antolatu dute, egun osoan zehar.
Txupinazoa eta kalejira nobedadea, Inmakuladan
Txupinazoarekin hasiko da Inmakuladako festa, 09:30etan. 10:00etan, meza izango dute San Joan Batatzailea parrokian, eta ondoren kalejira egingo dute Txor Txor maskotarekin, herrian barrena. Txupinazoa eta kalejira dira, aurtengo nobedadea. Jaialdia 12:00etan hasiko da Sandiusterrin, eta bertan, egun osoan zehar, elkartasun azoka jarriko dute. Bazkaria eskolako jangelan egingo dute; eta arratsaldean denetarik izango da: saski bat zozketatuko dute, jolasak, aurpegi margoketa, zezen mekanikoa eta zezen suzkoa. Bukatzeko, azken traka bat ere izango da.
Emanaldiak, ibilaldia eta gehiago, Langilek
Ikastola eguna ospatuko du bihar ere, Langilek. 10:30etan Laubidetako 4garren mailako ikasleen emanaldia izango da, eta ondoren, Punkik hasiera emango dio ibilaldiari. 12:00etan, haimeketakoa egingo dute Laubidetan. Bazkaria 14:00etan izango da Atsegindegin, eta ondoren, Play Back emanaldia egingo dute. 16:00etan Modesto arduratuko da musika jartzeaz, eta joku tailerra eta gaztelu puzgarriak ere izango dira. Festari bukaera Punkik emango dio 19:00etan, eta ikastolara itzuliko da, datorren urtera arte.