«Lau seme galdu eta gero, amorrua, samina eta beldurra ziren nagusi Hernanin»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 5a, 02:00

'Heriotzaren triangelua' dokumentala estreinatuko duzue gaur, Plazan. Nondik izena?
Garai hartan erailketak bakarrik ez, kotxe erretzeak, tiroketak, bonbaren bat ere bai... gauza asko gertatu ziren Andoaindik Astigarragara dijoan eremu txikian, eta izen honekin egin zen ezaguna, heriotzaren triangelua. Ez dugu dokumental hau argiago definitzen duen izenik topatu.

Franco hil ondorengo urte istilutsuak biltzen dituzue bertan. Zein da dokumen­talaren funtsa?
Nolabait ere urte haiek na­has­tuak, gogorrak eta bel­dur­garriak izan zirela aldarri­katzea. Garai­ko dokumenta­zioa begiratuaz jabetzen zara benetan, zein denbora latzak izan ziren.

Zein izan da hori guztia dokumental batean biltzearen arrazoia?
Ezjakintasuna da nolabait ere lan hau burutzera bultzatu gai­tuena. Hemen gauza b­e­ne­tan larriak gertatu ziren, inolako lotura politikorik ez zuen jendea erail zuten, sis­te­matikoki gainera. Eta hori ger­tatzea nahikoa ez balitz, no­labait ahaztuak edo baz­tertuak izan dira. Adin batetik beherako herritarrek ez dakite honelako astake­riak  egin zirenik ere, eta guk uste dugu gertatutakoa jakin egin behar dela. Horretarako egin dugu lan hau, ahaztuta dau­katenen memoria esna­tze­ko eta arrastorik ez zeuka­te­nak jakinaren  gainean jartzeko.

Hernani protagonista da dokumental honetan. Garai horretan izan ziren zortzi heriotzetako lau, bertan gertatuak baitira.
Bost dira  guztira estrategia ho­ni jarraituaz eraildako  her­na­niarrak. Bai, esan daiteke Her­nani dela protagonista; bai­no ez pentsa Andoainen gertatu­takoak xamurragoak direnik. Eraildako andoain­da­rrak bi izan ziren eta ez da gutxi; eta bertan gainera, era guztietako eraso ugari izan ziren.

Nola bizitu zituzten hernaniarrek eta euskal herritarrek egun haiek?
Zazpi hilabete eskasetan era ho­netan lau  seme galtzen dituen herriak modu bakar batetan bizitu dezake garai hori. Amorrua, samina eta beldurra ziren nagusi.
Hernani bezalako eremu geografiko zehatzak aukeratu izana ez zen kasualitatea izan, ezta?
10 kilometroko eremu batean gertatutakoak aztertzen dit­u­gu lan honetan. An­doaindik As­ti­garragaraino dijoana. Ho­ne­lako eremu txiki batean erail­dako kopuru hau ematea  ez da kasualitatea. Aukeraketa ze­hatz bat egin zutela, argi da­go. Zergatia? Guk ez dakigu. Dena den, hemendik kanpo ere egon ziren antzeko erail­keta eta estrategiak. Alon­sotegiko Al­da­na tabernako bonba adibidez.

Zein dira garai haiek utzita­ko ondorio larrienak? Egun bizirik jarraitzen al dute?
Gure lanari dagokionez argi da­go. Zortzi pertsonen bizitza ete­na, eta famili guzti horien sufri­men­dua. Gertaera hauek jende as­ko­rengan izan zuten eragina, jende askori aldatu zioten bizitza betirako.

Nolakoa izan da errealitate guzti hori biltzeko prozesua?
Bi urtetan zehar bi lagunek egindako lana da hau. Luze jo du, oso luze. Gainera duela 35 urte gertatutakoak berriro azale­ratzea, ez da erraza. Gu be­netan gaude eskertuta fa­miliartekoek egin duten es­fortzuarekin. Honelako gai bati horrenbeste urteren buel­tan, kamera aurrean erantzu­tea ez da erraza, eta hori bihotzez eskertzen diegu.

Dokumentala Hernanin gertatutakoaren egia eta errealitatea biltzeko pausu bat gehiago dela esan al daiteke?
Gure helburua soberan bete da gai honi buruz ezer ez zekien hainbat jende gertatutakoaz jabetu bada, ahaztuta zeu­ka­nen bati gogora ekartzeko ba­lio izan badu eta batez ere, familiartekoentzat aspaldida­nik barruan zeukaten zerbait kanporatzeko balio izan badu.

Bide honetan lan gehiago egiteko asmorik?
Aurrerantzean gure helburu bakarra, dokumental hau aha­lik eta gehien zabaltzea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!